Aplikazioa

‘Zutani. Bizitza on baterako altxor kutxa' haur, gazte eta helduei Komunikazio Ez Bortitzean (KEB) murgildu eta euren emozioak ezagutu eta adierazten laguntzeko helburuz planteatutako ariketa multzo bat da. Material digital hau euskara hutsean argitaratu da eta APP (Android gailuetan erabilgarria) zein web bertsioaren bitartez erabili daiteke.

Produktu honen ideia Zutani mahai-gaineko joko didaktikoan oinarritua dago eta pertsonen arteko ulermena lantzea bilatzen du. Materialaren planteamendua Marshall Rosenberg-en Komunikazio Ez Bortitzaren ereduan oinarrituta dago eta haur, gazte zein helduei zuzendua dago (nahiz eta atal guztiak ez izan haurrentzat). Material hau haurrek helduen laguntzarekin erabiltzea da egokiena. Eredu hau, komunikazio molde bat baino gehiago da, bizi filosofía bat, kalitate handiko konexioak sortzea helburu duena; horren bitartez, batak bestearen egoera ezagututa bi alderdientzako irtenbide onuragarriak izango diren emaitzak lortu ahal izateko.

 

'Zutani. Bizitza on baterako altxor kutxa'k hainbat ariketa proposatzen ditu, hauen bitarteaz, egoera jakinen adibideekin sentimendu eta beharren hiztegia aberasteaz gain berauek desberdintzen ikasi, baieztapen bat objektiboa edo subjektiboa den alderatu eta eskaera eraginkorrak egiten trebatuaz. Aplikazioan lantzen diren edukiak egoera pertsonal eta interpertsonalak argitzeko gida bat izango da.

 http://www.hartueman.com/zutani/

Hurrengo iharduerak

Ez dago ekitaldirik

Nerea Mendizabal

Nerea Mendizabal
Komunikazio Ez Bortitza Ziurtatua
Psikopedagogoa
Gizarte Hezitzailea
Haur Masajeko Hezitzailea