Zutani©: Jolasa

Etxean zein eskolan erabil daitekeen joku didaktiko bat da, elkarrenganako ulermena lantzea helburu duena.

Gure sentimendu eta beharrekin konektatzea helburu honetarako ezinbestekoa denaren uste osotik sortu da.

Alde batetik Eñaut eta Xubanen ama izatearen experientzia, bai familia zein eskolako hezkuntza esperientzian bizitzen goazen bizipen eta gertaerek eta beste alde batetik nire ibilbide profesionalak, Psikopedagogo eta haur masajeko hezitzale bezala guraso eta hezitzaileekin kontaktuan egonez, behin eta berriz agerian uzten didate geure sentimendu eta beharrekin konektatzen eta berauen kargu egitea oso zaila egiten zaigula. Honekin batera beharrak zainduko dituzten ekintza eraginkorrak planteatu, garatu eta aurrera eramateko zailtasunak ditugula ohartu naiz.

Proposamena, jolasaren bidez norberarekin eta beste pertsonekin kontzientzia hartzean datza. Hau da, jolasean sentsazio desberdinak agerian jartzen dira, gero momentuan sortzen diren sentimendu eta beharren inguruan hausnartzeko. Horrela, modu dibertigarri eta erakargarriagoan, sentimenduak eta beharrak adierazten ikasten dugu eta aukera hau aprobetxatzen dugu norbere beharrak zainduko dituen ekintzak sortzeko.

Guztion gune fisikoa izango den panel baten bidez aukera izango dugu egoera jakin eta erreal batean gertatzen zaiguna argitzeko, atsegina edo desatsegina izan daitekeena. Besteak modu konkretu horretan erantzun eta jokatzeko bizitzen ari dena imajinatzeko aukera ere emango digu. Guzti hau aintzat hartuta, denon beharrak kontutan hartuko dituen irtenbidea bilatu ahal izango dugu.

Jolas hau gauzatzeko Marshall Rosenberg—en Komunikazio Ez Bortitzeko ereduan oinarritu naiz. Prozesu honen inguruko informazio gehiago Komunikazioa orrialdean.

HELBURUAK

  • Geure burua eta haurrak hobeto ezagutu eta ulertu
  • Heldu eta haurren eta haurrak zein helduak beraien artean dituzten gatazkak konpondu
  • Gustoko ditugun eta eskertzen ditugun egoerak baloratu eta errekonozitu
  • Geure beharrak zaindu eta elikatzeko ardura hartu
  • Ditugun harreman eta elkarbizitzan ulermenak eta hurbiltasunak ematen duen konexio eta bakea dastatu
  • Gure buruarekiko loturak eraiki eta lotura hau egina dagoela ziurtatuko digun Ikusmenezko baliabide bat eskeini

Erosi          Jolasteko proposamenak

Hurrengo iharduerak

Ez dago ekitaldirik

Nerea Mendizabal

Nerea Mendizabal
Psikopedagogoa
Gizarte hezitzailea
Haur Masajeko Hezitzailea