Perfila

Harremanen arteko komunikazioa lantzen dihardut azken 10 urtetan. Haur, guraso eta irakasle/hezitzaileekin lanean aritu ondoren, egun, edozein erlazio motan asetzen gaituen komunikazioa bultzatzea dut helburu.Nerea Mendizabal

Bilbon Gizarte Hezkuntza eta Psikopedagogia ikasi nituen eta, ondoren, haur masajean espezializatu nintzen Bartzelonan. Duela urte batzuk hasi nintzen hitzik gabeko komunikazio hau, kontaktuaren bidez haur masajeko ikastaroak eskaintzen Gipuzkoako herrietan eta orain, honetaz gain, ahozko komunikazioarekin buru-belarri nabil, komunikazio ez bortitzaren eredua oinarritzat hartuz. Konbentzituta nago heziketa aurretik bata bestearengandik urrutiratzen laguntzen dituzten oztopoak lantzeak heziketa eta ikasketa esanguratsuak izatea bermatu dezakela.

Guraso eskolak ematen ditut Gipuzkoa eta Bizkaiko hainbat herritan. Hitzaldien eta ikastaroen bidez komunikazioa eta prebentzioa lantzen ditut heziketaren arloan.

Bi haur ditut, eta ama izateari garrantzi handia ematen diot nere jardunerako. Esan dezaket askoz gehiago ikasi dudala ama naizenetik, bai ama izatearen esperientziagatik, bai eta ama izan ondoren sortutako interes eta beharren ondorioz jaso dudan prestakuntzagatik ere.

Psikopedagogoa, gizarte hezitzailea, haur masaje hezitzailea, ume eta guraso/hezitzaileen arteko harremanetan aditua.

Kontaktua

Hurrengo iharduerak

As Eka 27 @09:00 - 05:00PM
Haurren autoestimua ezagutu eta garatzeko erremintak.
Al Uzt 03 @09:00 - 02:00PM
Nola saihestu eta kudeatu eguneroko gatazkak
As Uzt 04 @09:00 - 02:00PM
Nola saihestu eta kudeatu eguneroko gatazkak
Az Uzt 05 @09:00 - 02:00PM
Nola saihestu eta kudeatu eguneroko gatazkak
Og Uzt 06 @09:00 - 06:30PM
Haurren autoestimua

Nerea Mendizabal

Nerea Mendizabal
Psikopedagogoa
Gizarte hezitzailea
Haur Masajeko Hezitzailea