Haur-masajea

Umeei entzuteko, ulertzeko, errespetatzeko eta maitatzeko.

Haur-Masaiak erlazio familiarrak pizten eta indartzen ditu.

Egun, presaz beteriko gizarte batean bizi gara. Horregatik, masaiak haurrei denbora bat eskaintzeko aukera eman diezaguke; horrela, maitasuna, entzutea, onartua izatea, gertutasuna eta beraien autoestimarako oinarriak sendotzeko eta errespetatzeko aukera izan dezakegularik.

Zer da haur masajea?Masaje infantil

Klinikoki onartua dago, maitasunak eta laztanak gizakiaren garapenean zer esan handia dutela. Aspaldian, aurrerapen teknologiko garrantzitsuak egin ditugu baina gauza premiazkoenak ahaztu ditugu. Haurrek beraien sentzazioak emozioetan bihurtzen dituzte eta horrela munduari buruzko beraien inpresio edo usteak egiten dituzte. Inpresio hauetatik sortuko zaizkio bizitzari aurre egiteko, hazteko, ikasteko gaitasuna garatzeko eta erlazioetarako baliabideak. Gainera, sentzazio guzti hauetatik garrantzitsuenak, lehenengo urteetan behintzat, ukimenaren bidez jasotzen dituztenak dira.

Ukimena haurrarentzat, jatea bezain beharrezkoa da. Beraren lasaitze efektuengatik eta komunikazio afektibo-ez berbalean jokatzen duen papelagatik du horrenbesteko garrantzia. Haurra besoetan hartzea, bere (haurraren) garapen mental eta sozialerako faktore garrantzitsuenetako bat da.

Haurrak, kontaktu falta abandonu bezala hartzen du. Haurrak ukitua izateko edo kontaktuaren beharra ez badu erantzun maitakor baten bidez asetua ikusten, bere bizitza guztian eramango du maitatua ez izatearen sentsazioa. (Tócame mamá. Elvira Porres).

Haurrak hamabi urterarte “takto-kinestesiko”-agoak dira, hau da, munduaren informazioa jasotzeko ukimenaren pertzepzioa gehiago erabiltzen dute ikusmena edo entzumenarena baino eta horregatik, hizketazko komunikazioa baino azaleko ikipenak hobeto aske ditzazke bere sentimentu eta pentsamenduak. Haurrari “maite zaitut” esatea oso garrantzitsua da baina oraindik eta gehiago maitasun hori begietako kontaktuarekin, atentziozko zainketa eta maitasunezko masaje batekin esaten badiogu.

HAUR MASAIAREN ONURAK

  • Bizitu edo erlaxatu egin dezake eta hau oso garrantzitsua da ikaskuntzaren garapenerako. Izan ere, haur txikiek egunero gauza berri asko ikasten dituzte. Hau dela eta, askotan hau ez bada erlaxazioarekin orekatzen, gehiegizko estimulazioa sor dezake.
  • Sistema gastrointestinala hobetzen laguntzen du, Koliko, haize eta idorreria. Beste sistema batzuk hobetzen ere laguntzen du: arnasketarena, inmunologikoa, nerbio=sistema zentrala etab.
  • Kanpotik etortzen zaizkigun susto edo eraginak sortutako tentsio emozionalak askatzen ere laguntzen du. Aukera hau eskeintzen badiegu eta beraien ondoan egoten bagara beraien askatze hori eusteko, bazterketa eta inkomunikazioa sor dezaketen blokeoen pilaketa sahiestuko dugu. Horrez gain, blokeoen ondorioa izan daitezke: karakter gogorra, urduria, suminkorra (irritable), hiperaktibotasunerako joera eta atentzioa jartzeko zailtasunak.
  • Binkuluak osatzen ere laguntzen du, horretarako oinarrizko elementuak ematen bait ditu, esate baterako: ukimena, begirada, ahotsa, usaimena...

Hurrengo iharduerak

As Eka 27 @09:00 - 05:00PM
Haurren autoestimua ezagutu eta garatzeko erremintak.
Al Uzt 03 @09:00 - 02:00PM
Nola saihestu eta kudeatu eguneroko gatazkak
As Uzt 04 @09:00 - 02:00PM
Nola saihestu eta kudeatu eguneroko gatazkak
Az Uzt 05 @09:00 - 02:00PM
Nola saihestu eta kudeatu eguneroko gatazkak
Og Uzt 06 @09:00 - 06:30PM
Haurren autoestimua

Nerea Mendizabal

Nerea Mendizabal
Psikopedagogoa
Gizarte hezitzailea
Haur Masajeko Hezitzailea