Ikastaroak

Ikastaroen ordu kopurua beharren araberan egokitzen joan gaitezke

  1. Nola hitzegin eta nola entzun harremanak zaintzeko: Ikastaro praktiko eta experimentala, eguneroko egoeretan erabili ahal izateko baliabideak erabiliz. Daniel Charqueroren elkarlanarekin. Informazioa (pdf)
  2. Haur masaje ikastaroa (0-1): Haur masaje teknika ikasteaz gain, heziketa inguruko gaiak jorratuko dira.
  3. Haur masaje ikastaroa (1-6): Haur masaje teknika ikasteaz gain, garai honetan kontaktura eramango gaituzten proposamen, jolas eta abestiak proposatuko dira. Garai honetan dauzkagun heziketa inguruko gaiak ere jorratuko dira.
  4. Haur masajea eskolan: eskola ordutan kontaktuak izan dezaken garrantzia azaldu eta egunerokotasunean eskolan masajea egokitzeko proposamenak landuko dira.
  5. Haur prebentzioa: haurdunaldi, erditze, edoskitze, haurren elikadura, loa, kontaktuaren garrantzia, psikomotrizidadea, emozioak… denon beharrak kontutan hartzeko heziketaren ikuspuntutik.
  6. Guraso/hezitzaile eta haurren arteko elkar ulertzea: zigorrak, xantaiak eta mehatxuak ekiditen.
  7. Erlazioak zaintzeko nola hitz egin eta nola entzun: Norberarekin eta ingurukoekin ditugun harremanetan ulertuta, gertu sentitzeko eta disfrutatzeko Marshall Rosenberg-en eredua aurkeztu eta praktikatzeko aukera izango da.
  8. Komunikazioa, ikastetxeko helburuen zerbitzura: ikastetxeko egunerokotasunean harremanez inguratuta gaude, gure ikasleekin, gurasoekin, irakasleekin, eta zuzendaritza taldearekin. Erlazio hauek zainduaz helburu bezala lortu nahi ditugunak modu zuzenago eta eraginkorragoan izateko aukera.
  9. Konpondu dezakegu. Gatazkak gainditzen modu paketsu eta boteretsuan. Bakoitzak lortu nahi dugunaren premisa alde batera uztean eta alderdi guztien beharrak kontutan hartzeko baldintzak sortzen ditugun heinean, gatazka gerturatzeko eta aberasteko aukera gerta dakiguke.
  10. Ikasketa esanguratsuak izateko ziurtasun emozionala lantzen. Ez badago ziurtasun fisiko eta emozionalik ezin da ikasi. Adimen emozionalaz gain erlazio adimena zaintzea beharrezkoa da.

Hurrengo iharduerak

Ez dago ekitaldirik

Nerea Mendizabal

Nerea Mendizabal
Psikopedagogoa
Gizarte hezitzailea
Haur Masajeko Hezitzailea