Tailer eta Hitzaldi desberdinak

1. Mugimendua, kontaktua eta erlajazioa familian. Daniel Charqueroren ellarlanarekin. Informazioa (pdf)

2. 1-6 urteko haur masajea: kontaktura eramango gaituzten kantu, joku eta ipui bidez haurrarekin afektuz eta dibertsioz harremantzeko eta komunikatzeko beste modu batzuk landuko dira.

3. Oinarri sendoa duen haurtzaroaren alde. Haurraren garapen osasuntsu baterako lagungarri diren pilareak: afektuzko lotura, bakoitzaren erritmo eta beharren asetzea eta nola ulertu beraien emozio eta jokaera desatseginak.

4. Zer gertatzen da 2 urtekin? Garai honetan bizitzen dituzten aldaketa ugarien aurrean (dependentzi-independentzi burrukak, esfínter kontrola, eskolarizazioa, anai-arreben jaiotzak…) zein izan behar du gurasoen jarrera?

5. Nola sahiestu eguneroko gatazkak: eguneroko erlazioan sortzen diren gatazkak gutxitzeko eta harremanak zein giro familiarra hobetzeko ideia praktikoak.

6. “Ez dut zigortu nahi”: haurrak ikas dezan, duen jarreraren aurrean ondorio bat ezarri nahi zaio eta zigorrak jartzea beste armarik ez zaigu gelditzen. Hauek haurrengan duen eragina aztertu ondoren proposamen desberdinak.

Zigorren beste aukera batzuen inguruko sarrera bideoa Multimedian

Dokumentu-etan informazio gehiago

7. Haurren emozioak eta mugak: Zein da gurasoen jarrera emozioen aurrean? Mugek ze zentzu dute? Haurraren osasun emozionala kontutan hartzea bere garapen eta osasun fisikoa bezain garrantzitsua da.

8. Mugak haurtzaroan: Mugek duten zentzua eta beharra aztertuz, argitasuna emango zaie Zein, Noiz eta Nola jarri eta betetzen ez dituen haurraren atzean zer dagoen ausnartuko da.

9. Zertan babesten dut gehiegi eta zertan ez diot ematen behar duen adina?: Guraso bezala denok egon gaitezke behar duena baino gehiago edo gutxiago ematen zenbat alorretan. Nola bultzatu haurren autonomia eta aldi berean haurrak behar duena ematen ari nazien segurtasuna eduki?

Dokumentu-etan informazio gehiago

10. Haurrenganako konfidantza garatzen: Gure seme alabek bereingan konfidantza izatea nahi dugu eta horretara ezinbestekoa da gu beraiengan konfidatzea. Zerk oztopatzen nau konfiatzea? Noiz eta nola egon naiteke seguru kontrola askatzeaz beraiek hegan egin dezaten?

11. Nola lagundu haurren adimen emozionalean: Emozioen atzean dagoena ulertu eta kontutan hartuz, jakitun izateari baino balore gehiago emanaz, garapen osasuntsu baterako motorea bultzatzen ari gara.

12. Errespetuzko komunikazioa: bizitzarako komunikazioa: Nolako harremanak izan nahi ditut? Jartzen ditudan jokaerak helburu honetara eramaten nauten edo ez aztertuko dugu eta ez bada horrela, nere inguruko pertsonengandik hurbil egoteko eta gutako bakoitzarentzat garrantzitsuak direnak lortzen lagundu gaitzakena aurkeztuko da.

13. Ikasketa esanguratsuak izateko ziurtasun emozionala lantzen. Ez badago ziurtasun fisiko eta emozionalik, ezin da ikasi. Adimen emozionaletik abiatuz, hau da, ikasketetan eta adimenen orokorrean emozioek duten pisu eta garrantzitik, erlazio adimena zaintzeko baldintzak aztertuko dira.

14. Guraso eta hezitzaileen amorrua. Gure impotentzi eta amorrua benetako indar eta potentzian eraldatzeko pausoak aztertzeko aukera.

15. Nire haurrak jotzen du, nire haurra jotzen dute. Nola lagundu agresibitatearekin erantzuten duen haurrari? Nola ulertu eta lagundu garatzeko eta emozio hauek kudeatzen ikasteko? Zer egin dezaket “erasotua” den haurrarekin?

Dokumentu-etan informazio gehiago

16. Anai-arreben arteko jeloskortasuna eta beraien arteko gudak. Jeloskortasunak gure seme alaben bizipen eta jokaerak baldintzatzen ditu. Zerbait egin dezakegu gutxitzeko eta arintzeko. Nola egin bitartekari beraien arteko gatazketan?

17. Haurrekin heriotzaz hitzegitea, bizitzako ikasgaia: Jaio eta hil, denok igaroko ditugunak dira. Aldi berean, heriotzan pentsatzea eta hitzegitea kosta egiten zaigu. Haurrari eta guri lagundu al dizkiguten irizpideak landuko dira.

18. Lau hanketan eta oinez ibiltzen, ¿erakutsi edo Ikasi? Haur bakoitzaren psikomotrizitate madurazio eman dadin beharrezkoak diren baldintzak betetzean, haur guztiak lau hanketan eta oinez ikasiko dute (erakutsi gabe)

19. Haurraren loa: Haurraren loaren prozesua ezagutzera eman eta honen inguruan ditugun aukerak aztertu, haurren zein helduon beharrak zainduko dituenak helburutzat hartuta.

20. Haurraren elikadura: Edoskitzea eta guraso zein hezitzaileen janariaren inguruko kezka guztiak jorratuko dira, baita eskolako eta familiko mahai inguruan geratzen den guztiaz ere.

21. Jangelan elikatzen: Fisiologikoki elikatzeko jarten degun energía guzti horretan jasoten duten elikadura afektiboaz jabetu. Erantzunak aurkitu helburu honetan derrigortzeak, zigortzeak, mehatxatzeak edo saritzeak daukan eragina.

22. Eskola egokitzapena: Haurra eskoalaratzearen arrazoiak mahai gainean jarri ondoren, egokitzapen prozesu honetan haurraren garapena modu osasuntsuan bermatuko duten baldintzak aztertuko dira (seinaleak, beharrezkoak diren denborak, atxikimendua… etab)

Hauetaz aparte beste gai batzuk ere posible dira. Interes konkreturen bat baduzue, eskatu eta hitzegingo dugu.

Hurrengo iharduerak

Ez dago ekitaldirik

Nerea Mendizabal

Nerea Mendizabal
Psikopedagogoa
Gizarte hezitzailea
Haur Masajeko Hezitzailea