Komunikazioa

Proposatzen dudan Komunikazio eredua Marshall Rosenberg-ek garatu duen Komunikazio Ez Bortitzean datza.

Elkarrizketa zintzo, benetako, errespetuzko eta sormenezkoa irekitzen eta indartzea saiatzen da. Adierazpen argi eta koherentea bilatzen du, norberaren eta bestearen entzumena atentzio eta presentzi kalitate handienarekin denon beharrak asetzera iritsi gaitezen.

Pentsamenduak eta jokaerak gure beharren eta baloreen adierazpenak dira. Zein behar dauden jokuan aurkitzea eta argitasunez adierazi edo bestearekin egiaztatzeak izugarri errazten du gertatu den egoeraren ulermenean. Norberaren beharren errekonozimentuan oinarritutako elkartze-elkarrizketa-hartueman modu honek, ondorengo hauetan laguntzeko baliagarri izan daitezken tresnak sortzea du helburu:

- Gatazka familiar, eskolako gatazkak… aurreikusi eta konponduKomunikazioa

- Seme/alaba edo ikasleekin gure baloreen inguruan koherentziz eta errespetuz harremantzea

- Lotura gertukoak, gustokoak eta luzarokoak sortzea

Komunikazio Ez Bortitza tresna arrunt, konkretu, praktiko eta oso eraginkorra da norberaren eta bestearen harremanak hobetzeko eta ondorioz, gure bizi kalitatea hobetzeko.

Gure behatzeko, hautemateko eta adierazteko lanketaren bidez konexiora eraman gaitzakeen elkarrizketa batera ireki gaitzake. Badakigu ezinezkoa dela gizakion arteko gatazkak ekiditea, oso desberdinak eta konplexuak garelako. Era berean, gure zailtasun eta gatazkak hobeto bizitzen ikas dezakegu, konpondu eta berauegatik ikasi eta aberastuz. Komunikazio Ez Bortitzak irtenbide iraunkor eta batzuetan eraldatzaileak aurkitzeko aukera zabaltzen digu.

Bibliografia:

- Comunicación No Violenta, un Lenguaje de vida. Marshall Rosenberg. Egitorial Gran aldea.

- Deja de Ser Amable, Sé auténtico. Thomas D'ansembourg. Editorial Sal Terrae

- Educar sin castigos ni recompensas. Jean-Philippe faure. Editorial LUmen

- Resolver los conflictos con la Comunicación NOViolenta. Marshall Rosenberg. Egitorial Gran aldea.

- Ser padres desde el corazón. Inbal Kashtang. Editorial Acanto

- El sorprendente propósito de la rabia. Marshall Rosenberg. Egitorial Gran aldea.

- ¿Qué le hace enfadar? Sher Kleini y Neill Gibson. Editorial Acanto.

Informazio gehiago  

KEB sarrera bideoa Multimedia

Hurrengo iharduerak

Ez dago ekitaldirik

Nerea Mendizabal

Nerea Mendizabal
Psikopedagogoa
Gizarte hezitzailea
Haur Masajeko Hezitzailea